XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MOTORE ELEKTRIKOA.

ERAIKERA.

Biraka egiten duen ardatz batetan kiribildutako bobina edo elektroiman batez egina izaten da.

Beronen barruan ere eremu magnetiko bat izaten da; hau, iman iraunkor batek edo beste bobina geldi batzuetan ari den indarrak sortua izan daiteke (T9-4 irudia).

Biraka egiten duen bobinari induzitua izena ematen zaio, eta geldi direnei induktore.

Motorerik bakunenak, bobina biratzaile bat bakarrik izango du; eskuila batzuen eta iman baten bidez ematen zaio korrontea bobinari; iman (estatore) horrek, bobina ebakitzen duen jario bat sortzen du.

Pilaren poloetatik datorren korronte bat konektatzen zaio bobina biratzaileari, eskuilen zehar; hauek kolektorea ikutzen dute, eta hau, bobina biratzaileaz batera biratzen diren segmendutan zatituriko ereztun bat da.

Beraz, biraerdi bakoitzeko, bobinan intentsitatearen norantzkera aldatu egiten da, estatorearen eta errotorearen eremu magnetikoen artean indar erakarle eta bulkatzaile batzu etenbage sortuz (zeinu bereko poloek alkar arbuiatzen dute eta zeinu ezberdinekoek alkar erakartzen) (T9-5 irudia).

Eremu magnetikoen indarrak egokiro erabiliz, bira parea sortzen da jarraikiro, eta honek erdiko bobinaren igidura birakorra bultzatzen du.

Funtsean, eta eremuen indarrak eta ondorioak gehitzeko, induzituan, motorearen ardatz biratzailean kiribilduriko kiribil askoz egina da, eta induktorea ordea, geldi diren eta korronte batek zeharkaturiko beste kiribil pila batez egina.

Korronte alternoz erabilitako motoreak ere sarri erabilten dira, baina lerro hauetan eman nahi duguna, motoreei buruzko adierazpen soil bat bakarrik da.